Santa Ana Arkua Santa Ana plazan dago, izen bereko elizaren alboan eta alde zaharraren ekialdeko muturrean, eta bertan elkartzen dira herriko kalerik zaharrenak. Honako lan hau, estilo barrokoa duena, garaipen-arkuaren tipologia berekoa da, izaera militarra du eta Juan de Herdoizak 1743an egin zuen.